EUSKARAREN EGUNA 2021
TU TU TU EUSKARAZ MINTZATU
KANTAK
TU TU TU EUSKARAZ MINTZATU
TU TU TU EUSKARAZ PENTSATU
TU TU TU EUSKARAZ JOLASTU
TU TU TU EUSKARAZ MAITATU
ABENDUAK HIRU TUTU EUSKARAREN
EGUNA OSPATZEN DUGU
ZOZO BELE ZOZO BELE
ZOZO BELE (3Aldiz)
TA ZU ZER ZERA TA ZU ZEIN ZERA
ZOZO BELE
BERTSOA DANTZAN
KANTAK
Bertsoa ahoz edo paperez
bihotzaren mezulari amodiozko
hitz edo esaldi hark ditu beti ekarri
ama batek bere ttipiari norbaitek
lagunminari zoriona eta zoritxarra
negarra edo irri
Olerkiaren aurride dugu kantuaren adixkide
bertsoak eginak ditu orain zenbait urte
ta bide plazetan edo liburuetan
eman ditu adibide utziz beti
oroitzapenean ainitz nahi eta xede
Izar eguzki goian dirdira hitzak aldiz bertsoetan
loreek bukaerak ekarri haizeak doinuak eman
izerdiarekin loturik da batek bestea eskutan
bertsolaria eta xoria beti direla airean
KANTAK karaoke
AMA EUSKAL HERRIA
Delikatua baitut egungo suieta
hasi aintzin egin dut zonbait gogoeta
gure arteko asko ele entzun eta,
euskaldun agertzea ez baita josteta.
Badakit askoz ere nukela hobea
nehoni ez agertu ene dolorea
odolaren mintzoa eduki gordea
nahiko nuke baina ezin dut ordea.
Ama Euskal Herriaz naiz nahigabetua
uztera doalako betiko mundua
bere seme alabez abandonatua
nork barka dezake gure bekatua.
Lehen sartu zitzaizun ezpata zorrotza
zure etxe nagusi jartzean arrotza
halere ez zitzaizun gelditu bihotza
etxekoen eskutik duzu heriotza.
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ
Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak gure hizkuntzak
har dezan arnas, bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Euskal Herrian euskara hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia zerri askara
geure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak ez gara.Hizkuntza gabe esaidazue nola irtengo
naizen plazara,geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
GARAZIKO HERRIA
Garaziko herria benedika dadila (Bis)
Euskarari eman dio behar duen tornuia.(Bis)
Euskarra, Euskarra, Jalgi hadi kanpora.(Bis)
Bertze jendek uste zuten ezin eskriba zaiteien
Orai dute porogatu enganatu zirela.(Bis)
Euskara, Euskara, Jalgi hadi plazara.(Bis)
Bertzeak orok izan dira bere goihen gradora
Orai hura iganen da Bertze ororen gainera.(Bis)
Euskara, Euskara, Jalgi hadi dantzara.(Bis)
Orai dano egon bahiz Inprimitu bagerik (Bis)
Hi engoitik ebiliren mundu guzietarik.(Bis)
.Euskara, Euskara, habil mundu guzira.(Bis)